Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Painted Desert

(Eusk. “Basamortu Margotua”). Arizonako erdialdeko lurraldea (Estatu Batuak), Little Colorado ibaiaren mendebalean. 19.400 km2 eta 1.500 m-ko garaiera batez beste. Lurralde lehorra da (130 mm euri ur biltzen da urtean) eta tenperaturak oso gogorrak dira (-31 °C - 41 °C). Navajo eta hopi indiar herrien erreserbak daude Painted Desert lurraldeko alde handi batean.