Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pahlavi

Persiako errege dinastia (1925-1978). Reza Sha-k sortu zuen dinastia 1925ean, Kadjar turkmeniarren dinastia erauzi ondoren. 1978an amaitu zen, Khomeini-k Mohammad Reza Sha agintetik kendu eta islamiar errepublika aldarrikatu zuenean.