Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Padron Plazaola, Jose Luis

Gipuzkoar idazlea (Legazpi, 1970). Poesia landu du batez ere. Euskaraz, gaztelaniaz zein galizieraz idazten du. Bereak dira, adibidez, Ilargirik gabeko kalea (1987, Urruzuno saria), Antioju borobilduen kristaletatik zehar (1991), Egunez egun jendetzaren kiratsa (1993), Itzal izotzezkoan bildurik (1995, 1996ko Imajina Ezazu Euskadi saria), Txori erratuen bilera (1998), Ibaia euri-erasoetan (1999), Hitz-erraietan (2001), Bihotzak planto (2001), Zure bila itsasoa bidaliko dut (2002) poema-liburuak. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko poesia jardunaldien arduraduna da.