Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Padrón, Juan

Zinemagile kubatarra (Habana, 1947). Prentsako marrazkilari gisa hasi zen, eta bere Elpidio Valdés pertsonaiak halako arrakasta izan zuen, non marrazki bizietako heroi bilakatu baitzen. Bestelako filmak egin izan baditu ere, bera da Hirugarren Munduko zinemagintzak duen marrazkigile bakarretarikoa. Etengabeko ikerketetan saiatu da, eta aditu guztiek aitortzen diote teknika maisutasuna.