Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paderborn

Alemaniako ipar-mendebaleko hiria, Pader ibaiaren ertzean (Ipar Renania-Westfalia). 110.333 biztanle (1983). Industria hiria da (zementua, mekanika industria, janari industria, burdinbide gaiak). Artzapezpiku egoitza. XIII. mendeko katedrala eta San Bartolome eliza dira eraikuntza aipagarrienak.  v Historia. Oso merkataritzagune oparoa izan zen IX. mendeaz geroztik. Hansako hiria izan zen 1295. urtetik aurrera. Karlomagno eta Leon III.a Aita Santua hiri honetan elkartu ziren (799), Germaniako Erromatar Inperio Santua sortzeko.