Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pabana

iz. Antzinako dantza, geldia eta zeremoniazkoa, XVI. eta XVII. mendeetan boladan egon zena; dantza horren musika. Jatorriz italiarra da; dantza arinago baten sarrera gisa erabiltzen zen, gehienetan gallarda-ren aurretik. XVII. mendean dantza desagertu zen, baina musika ez. Pabanak idatzi zituzten, besteak beste, Byrd, Bull, Gibbons, Tomkins, Morley, Farnabb, Philips, Dowland, Ferrabosco, Schein, Chambonnières, eta Louis Couperin musikagileek. Aipagarriak dira Ravelen eta Fauré-renak ere.