Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oyarzabal de Miguel, Iñaki

Arabar politikaria (Gasteiz, 1967). Alderdi Popularreko eusko legebiltzarkidea da 1996az geroztik. Zinegotzi izan da Gasteizko udalean. 2000. urteaz geroztik, Arabako Alderdi Popularreko idazkari nagusia da. 2008an Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusia izendatu zuten, Carmelo Barrioren ordez.