Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oxoosatu

iz. Kim. Molekulan funtzio karboniloa duen gai organikoa. Oxoosatu asko ezagutzen dira, baina denak aldehidoen, zetonen, zetenen eta kinonen taldeetakoak dira. Oxoosatuak funtzio karboniloaren bi balentzia libreak erro alifatikoekin, zikloparafinikoekin edo aromatikoekin elkartzean eratzen dira. Aldehidoak dira salbuespen bakarra, funtzio karboniloaren balentzia libre bat hidrogeno atomo batek asea dagoelako. Aldehidoek eta zetonek alkoholek baino irakite puntu apalagoak dituzte. Oxoosatu ziklikoek eta aromatikoek besteek baino tenperatura garaiagoetan irakiten dute eta urtzen dira. Aldehidoek, zetenak, zetonak, eta neurri batean kinonak ere, usain indartsua dute. Oxoosatuek duten erreakzionatzeko gaitasuna karbonilo funtzioko karbono atomoari lotuak dauden erroen mende dago, baina batura eta kondentsazio motako erreakzio asko egiten dituzte.