Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Osborne, John James

Ingeles antzerkigilea (Londres, 1929 - Shoropshire, 1994). Antzezle izan zen idazten hasi aurretik; haren lehenengo antzerki lanak, Look Back in Anger (1956, Haserre atzera begira), gizartea gogor kritikatzen zuen. Arrakasta handia izan zuen eta garai hartako idazle gazte batzuek osatu zuten Angry Young Men (Gazte haserretuak) taldearen aitzindaria izan zen. Haren lan batzuk: The Entertainer (1957), 1960ean zinemara egokitu zuena, Luther (1961), Inadmissible Evidence (1963, Aztarren onartezina), Time Present (1968), A Better Class of Person (1981, Pertsona egokiagoa).