Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Osés Flamarique, Javier

Nafar apezpikua (Tafalla, 1926 - Iruñea, 2001). Iruñeko apaizgaitegian, Erroman eta Unibertsitate Gregoriarrean egin zituen teologia eta zuzenbideko ikasketak. Iruñeko apaizgaitegiko filosofiako irakasle izendatu zuten 1954. urtean eta bertako zuzendari 1967. urtean, baina urtebete geroago dimisioa eman zuen eta Huescako apezpiku izendatu zuten 1969. urtean.