Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

konposatu 2

iz. Kim. Zenbait gai kimikoz osaturiko gai kimikoa. Konposatuak erreakzio kimikoz osatzen dira eta ezin daitezke ez fisikoki ez eta mekanikoki ere bereiz. Konposatu baten osagai bakoitzaren proportzioaren pisua jakina da eta proportzio horiek konposatuaren formula kimikoan adierazten dira. Konposatu batek dituen tasunak eta beren osagaiek dituzten tasunak ez dira berdinak. Gai kimiko osatuak sortzen diren prozesuetan beti izaten da bero aldaketaz gertatzen den energia absorzioa edo energia aldaketa. Konposatuen osagaiak energiaz bana daitezke, bero erreakzio kimikoaz edo korronte elektrikoaz; ura esate baterako, bi gasen (hidrogenoa eta oxigenoa) konbinazio kimikoaz osaturiko konposatua da eta hidrogenotan eta oxigenotan bereiz daiteke korronte elektrikoaz (elektrolisia).