Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ory, Carlos Edmundo de

Espainiar poeta eta narratzailea (Cadiz, 1923). XX. mendeko bigarren erdiko abangoardiazko higikundeen –eta batez ere postismo-aren– suspertzaile nagusietako bat. 1942an Madrila joan zen bizitzera, eta hiru urte geroago bere lehen poema bilduma argitaratzea lortu zuen: Versos de pronto (Bat-bateko bertsoak). Hala ere ez zuen kritikaren ezagutzarik jaso Félix Grande poetaren poesia antologia batean argitaratuta agertu ziren arte. Bere poemak esperientzia buhamearen eta, surrealismoan ohi denez, kontzientzia egoera aldatu baten fruitu dira, lotsagabeak beti, eta batere konbentzionalak ez. Beste lan aipagarri batzuk: Los sonetos (1963, Sonetoak); Música de lobo (1970, Otso musika); Técnica y llanto (1971, Teknika eta negarra); Lee sin temor (1976, Irakur beldur gabe); Energeia (1978); Nabla (1982) eta Soneto vivo (1988, Soneto bizia). Hitz lauz, aipagarriak dira Diario (Egunerokoa), El bosque (1952, Basoa), Kikiriquí-Mangó (1954), El alfabeto griego (1970, Greziar alfabetoa), Basuras (1975, Zaborrak) eta Nephiboseth en Onou (1973).