Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orueta Pérez de Nenín, José de

Bizkaitar politikaria, finantza gizona eta idazlea (Bilbo, 1866 - Orueta, Mungia, 1934). Zuzenbideko ikasketak egin zituen arren, industria jardueraz eta ekonomiaz arduratu zen batez ere. Enpresa garrantzitsuetako zuzendaria izan zen Bizkaian eta Gipuzkoan (Zorrotzako lantegiak, Sociedad Española de Construcciones Metálicas, Beasaingo tren bagoien fabrika, Errenteriako Altzairugintza) eta Liga de Productores Vizcaína elkarteko kide izan zen. Orueta diputatu hautatu zuten Tolosan, liberalen alderditik, 1905, 1915 eta 1923. urteetan eta lan gaitza egin zuen zerga-erreformaren eta Kontzertu Ekonomikoaren inguruan. 1919. urtean Estatutua erredaktatu behar zuen Legebiltzarretik kanpoko Batzordeko kide izan zen eta Eusko Ikaskuntzako Autonomia Batzordeko kide. Bilboko Sociedad Filarmónica elkartea sortu zuen beste lagunekin batera eta bertako Batzorde Iraunkorreko kide izan zen Arte alorrean (1918-1922). Eusko Ikaskuntzako Elkarteko lehendakariorde izan zen bestalde, 1930-1934 urteetan. RIEV agerkarian idatzi zituen lan aipagarrienak.