Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ortese, Anna Maria

Italiar idazlea eta kazetaria (Erroma, 1914 - Rapallo, Liguria, 1998). Italiako XX. mendeko eleberrigile nagusietako bat. 1937an argitaratu zuen bere lehen liburua, ipuin fantastikoen bilduma bat: Aingeruzko oinazeak. Bompianik argitaratu zuen, Massimo Bentempellik hala proposatuta. Hamasei urte geroago, beste intelektual handi batek, Elio Vittorini, Einaudi argitaletxean argitaratu zuen Ana Maria Orteseren honen bigarren libururik inportanteena, ipuin errealistaren eta kronikaren erdibidean dagoen testu bilduma bat: Itsasoa ez da Napolira iristen. Gero Italian eta atzerrian ibili zen, kazetari gisa. Bere erreportajeak liburu batean bildu eta argitaratu ziren, Lente iluna (1991). Beste eleberri aipagarri batzuk: Toledoko portua (1975), Iguana (1965), Kardabera minbera (1993) eta Alonso eta ameslariak (1996).