Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Okendo Díez de Segura, Miguel

Gipuzkoar itsasgizona, Antonio Okendoren aita (Donostia, ? - Pasaiako portua, 1588). Gipuzkoako ontzidiaren buru izan zen kapitain nagusia zela eta 1560. urtean Lisboako setioan parte hartu zuen. 1582. urtean Azore uharteetako itsas guduan borrokatu zen eta bertan garaitu zuen Portugalgo erregegaia zen Antonio, frantses armadak babesten zuena, bestalde. 1588. urtean Medina-Sidoniako dukea buru zuen Armada Garaitezinean sartu zen eta dukearen gaitasun ezagatik, ekaitzengatik eta itsasgizon ingelesen eraso bortitzengatik Espainiako armada hondoratzea gertatu zen eta, horrekin batera, Espainiak itsasoan zuen nagusigoaren amaiera. Eztanda baten ondorioz hil zen Miguel Okendo Pasaiko portura sartzen ari zenean.