Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Onega

Errusiako aintzira; 9.550 km2 zabal da eta 125 m sakon leku sakonenean. Europa osoko bigarren aintzira handiena da, Ladogaren ondoren. Jatorriz glaziarrek sortutako aintzira da, eta izozturik egoten da ia urte erdiz. Kovza, Vodla eta Svir ibaiek han isurtzen dute ura.