Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ondu, on(du), ontzen

da-du ad. On bihurtu; hobetu. || Fruituez, belarraz mintzatuz heldu, umotu. || Janariak prestatu, eta bereziki gozatzeko gaiak ezarri. ◊ Haragia, arraina, luzaz irauteko eran prestatu. || Literatura lan bat, artelan bat, egin, moldatu. v  Larrua ondu. Larrua, ustel ez dadin, hartako gaiz prestatu. ik. landu, apaindu. Animalien larrua ustelgaitz, irazkaitz eta hauskaitzago bihurtzea da larrua ontzea. Hiru gai multzo erabiltzen dira, batez ere, larruak ontzeko: tanino ugari duten zuhaitz batzuen zura eta azala (artea, adibidez); meak (aluminio edota kromo gatzak dituztenak); eta arrain olioa.