Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

omagua

iz. Etnogr. Tupi-guaraniarren indiar familiako izen bereko herriko kidea. Omaguak Kolonbiako hego-ekialdean, Ekuadorreko ekialdean, Peruko ipar-ekialdean eta Brasilgo mendebalean bizi ziren antzina, Vaupes eta Jurua ibaien arteko lurraldeetan. Inguruko indiarrek baino bizimodu aurreratuagoa zuten. XVI. mendean Eldorado alegietako urrearen lurraldea han zegoela uste izan zen, eta hiru bidaldi egin ziren 1536, 1541 eta 1560. urteetan. Gaur egun antzinako omaguen ondorengoak oihanean bizi dira eta kautxua biltzea dute lanbide nagusia.