Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Omaechevarría, Ignacio

(«Aritzondo», «Gisasola», «Fray Peregrino» deitua). Bizkaitar idazlea (Gernika, 1909). Frantziskotarra. Arantzazun, Munich-en eta Gladbach-en egin zituen teologia ikasketak. Euskaltzain urgazlea da. Argia, Aranzazu, Ensayo, BRSVAP aldizkarietan argitaratu ditu lan aipagarrienak. Bestalde, Missionalia Hispanica eta Misiones Franciscanas aldizkarietan argitaratu ditu lan biografiko batzuk. Omaechevarríaren obra nagusia Euskera, un poco de gramática y algo de morfología del verbo vasco (1959) da. Euskaraz, Lagunarteko meza (1956) izeneko liburuxka argitaratu zuen. Omaechevarríarenak dira, halaber: Sangre vizcaína en los pantanos de Florida (1948); Heraldo del Gran Rey en California (1959); A la sombra del Gengis-Khan (1960); eta Una víctima perfecta. Euskaltzain urgazlea da.