Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ollora Ochoa de Aspuru, Juan María

Arabar politikaria (Gasteiz, 1949). EAJ alderdikoa. Arabako Aldun Nagusi eta Euzko Alderdi Jeltzalearen EEBko kide izana. Eusko Legebiltzarreko kide ere izan da hainbat legealditan, bere alderdiaren bozeramaile, alor ekonomikoko gaietan. Alderdiaren barruan eragin handia egotzi izan zaio ildo ideologikoak eta estrategikoak finkatzerakoan. ETAk su-etena iragarri aurretik EAJk ezker abertzalearekin izan zituen mintzaldietan ere bere izan zen jeltzaleen ordezkarietako bat. 1999. urtean EBBko kargua eta 23 urtez Arabako Enpresariak elkartean eginiko lana bertan behera uztea erabaki zuen, enpresa pribatuan jarduteko.