Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oleina

iz. Kim. Azido oleikoaren triglizeridoa [(C17H33COO)3C3H5]. Koipe eta olio natural gehienetan aurkitzen da. Oliba olioaren % 70-80 osatzen du. Isurkaria, kolorez horia eta oliotsua da. Kloroformotan, eterretan eta karbono tetraklorurotan urtzen da; sukoia da. Antzina xaboiaren industrian erabiltzen zen; gaur egun, sintesi bidez lortutako detergenteak erabiltzen dira, batik bat, horretarako. Azido pelargonikoa eta azelaikoa lortzeko lehengai gisa erabiltzen da; azido horiek zuntz sintetikoak egiteko erabiltzen dira (nylona, adibidez). Ehun-labaintzaileak egiteko ere erabiltzen da oleina.