Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oleg

Kiev-Novgorod-eko printze baregoa (912 inguruan hila). 882tik 912 arte izan zen aginpidean. Novgorod-eko Rurik printzearen ondorengoa izan zen. Kiev konkistatu zuen; hiria eta inguruko lurraldeak printzerri bihurtu zituen eta hura izan zen errusiar inperioa izango zenaren hasiera. 509. urte inguruan Konstantinoplari eraso zion.