Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olentzaro

edo Olentzero. Mit. Euskal mitologiako pertsonaia, Eguberritako eta Gabon kristauetako ospakizunekin lotua dagoena. Dirudienez kristautasunaren aurrekoa da. Gipuzkoako ipar-ekialdean eta Nafarroako ipar-mendebalean gorde dira bereziki Olentzaroren inguruko sinisteak, ohiturak eta kantuak. Garaiotara iritsi den irudiaren arabera, ikazkina da Olentzaro, jan-edana gogoko duena eta berri onak dakartzana. Kristau tradizioak zuzenean lotu du pertsonaia Kristoren jaiotzarekin, eta azkenaldi honetan haurrentzako opari ekarle gisa zabaldu da haren irudia Euskal Herriko toki askotara, Papa Noël, Santa Klaus edo Errege Magoen antzera.