Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olea Retolaza, Pedro

Bizkaitar zinemagilea (Bilbo, 1938). Euskal zinemagintza modernoaren aintzindarietako bat izan zen Olea. 1960. hamarkadan estreinatu zuen bere lehen film luzea, Parque de juegos (1963), eta orduz geroztik hogei film inguru zuzendu ditu. Azken urteetan filmatu dituen lanak El día que nací yo (1991), El Maestro de Esgrima (1992), Morirás en Chafarinas (1994) eta Más allá del jardín (1996) dira, lauak beste horrenbeste nobelatan oinarrituak. Film luzeak zuzentzeaz gain, hamalau gidoi idatzi ditu, horien artean Akelarre (1984) eta Anabel (1964) edota El maestro de esgrima (1992) filmarena bera. Tarteka antzezle eta ekoizle lanak ere egin ditu, eta dokumentalak ere zuzendu ditu. 1998an, esaterako, Bilboko Athletic taldeari buruzkoa egin zuen mendeurrena zela eta, eta 2000. urtean Bilbo zaharberrituaren inguruan euskal zuzendari talde batek osatutako egitasmoan parte hartu zuen. Urte berean, Bajo la última bandera izeneko proiektu berri baten inguruko lanetan zebilen.