Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olea, Enrique de

Bizkaitar kazetaria eta idazlea (?, 1860 - ?). El Vasco Bilboko egunkari karlistaren zuzendaria izan zen 1885-1888 urteetan. Chapel-Zuri astekari karlistan, Madrilgo El Correo Español eta Kataluniako Correo Catalán egunkarietan eta Euskal Erria aldizkarian idatzi zituen lan aipagarrienak. Bilboko zinegotzia izan zen, bestalde. Obra nagusiak: La Buenaventura (eleberria, 1891), El Incienso (eleberria, 1894), Guerra al Clero (antzerkia, 1895), Ráfagas (poesia, 1895), Nuestra Señora de Begoña (1904) eta La villa de Elorrio (1911).