Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olaizola Apezetxea, Asier

(“Olaizola I”). Nafar pilotaria (Goizueta, 1975). 1996an hasi zen pilotari profesional gisa, 1995. urtean amateur mailako munduko txapelketa irabazi ondoren. 1998an bi txapelketa lortu zituen: Nafarroako binakako txapelketa eta Espainiako banakako txapelketa 20 baino gutxiagokoen mailan. 1999. urtean, berriz, Espainiako eskuz banakako txapelketa erdietsi zuen. Aspe enpresari loturiko pilotaria da.