Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olah, George

Estatubatuar kimikaria, jatorriz hungariarra (Budapest, Hungaria, 1927). Fisikako ikasketak egin zituen, Budapesten. 1957an, Sobietar Batasuneko gudarosteak Hungaria inbaditu zuenean, Estatu Batuetara joan zen. Irakasle gisa lan egin zuen, eta 1977an Hego Kaliforniako Unibertsitateko Hidrokarburoen Ikerkuntza Institutuko kimika irakasle izendatu zuten. Hidrokarburoei buruz egin zituen ikerkuntzen garrantziagatik, Nobel sarirako hautagai izendatu zuten behin baino gehiagotan, eta 1994an eman zioten saria, karbokationaren kimikari egindako ekarpenengatik. Berak saiatutako metodoei esker, kate bakuneko hidrokarburoak –oktano gutxikoak eta degradatzen zailak– hidrokarburo adarkatu –oktano gehiagokoak eta ez hain kutsagarriak– bihur daitezke.