Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

O'Connor, Sinead

Irlandar abeslaria (1966). 1985ean Tom Tom Macute taldean hasi zen, baina denboraldi labur baten ondoren, taldea utzita Londresa joan zen. Han, 1987an, grabatu zuen bere lehen diskoa, izugarrizko arrakastaz: The Lion And The Cobra. Handik gutxira, Grammy sarietarako izendapena lortu zuen. Bigarren diskoak ere, I Do Not Want What I Haven't Got (1989), arrakasta handia izan zuen, "Nothing Compares 2 U" kantuak batez ere (Princek idatzia), bere karrerako abestirik arrakastatsuenak. Abesti horregatik Grammy saria irabazi zuen, baina uko egin zion, Golkoko gerraren aurka protestatzeko. 1992an hirugarren diskoa argitaratu zuen, Am I Not Your Girl, Ella Fitzgerald, Billie Holiday eta Doris Dayk 1950 eta 1960ko hamarraldian kantatutako bertsioez osatutako diskoa, orkestra eta guzti. Bere jarraitzaileek ez zuten ongi hartu aldaketa, eta diskoak porrot egin zuen salmentei dagokienez. Bi urteko isilaldiaren ondoren, berriro entzun ahal izan zen bere ahots indartsua Gerry Conlonen In The Name Of The Father filmaren musika bandan (1994). Handik gutxira Universal Mother diskoa argitaratu zuen, eta 1997an Gospel Oaks.