Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Obi

Errusiako ibaia, Siberiako lurraldean dagoena. Altai mendietan sortzen da eta Artiko ozeanoan isurtzen du ura; 4.070 km luze da. Munduko ibai nagusietako bat da luzerari dagokionez, baina Siberiakoen artean ur emari gutxien duena da. 2.485.000 km2-ko arroa eratzen du. Irtish da Obi ibaiaren adar nagusia. Obiren ura energia elektrikoa lortzeko erabiltzen da Novosibirsken.