Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oberth, Hermann Julius

Alemaniar fisikari eta ingeniaria, jatorriz Errumaniakoa (Hermannstadt, 1894 - Nurenberg, 1979). Munich, Gotinga eta Heidelberg-eko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1924an Die Rakete zur den Planetenräumen lana idatzi zuen. Lan horretan, matematiketan oinarrituz espazio-ontziek lurraren erakarpen indarretik ihes egiteko behar duten lastertasuna lortzeko modua azaltzen du. Bigarren Mundu Gerran W. von Braunekin batera aritu zen lanean; alemaniarrentzat espazio-ontziak egin zituen. Astronautikaren aitzindarietako bat da.