Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Obanos, Esteban

Nafar idazlea (XIX. m.). Obanos izan zen 1878an Iruñean sortu zen Asociación Eúskara de Navarra izeneko elkartearen eta Revista Eúskara (1878-1883), haren aldizkari berri emailearen lehen lehendakaria. Euskal Erria aldizkarian ere idatzi zuen. Bi lan dira aldizkari horietan Obanosenak: Udaberriaren edertasuna (1878) eta Kondaira edo kontua (1878) izeneko ipuina.