Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

O’Sullivan, Maureen

Estatu Batuetako zinema antzezlea (Boyle, 1911 - Phoenix, Arizona, 1998). Hemezortzi urterekin bere lehen filma egin ondoren, Fox produkzio-etxeak kontratu bat egin zion eta 1930etik aurrera film askotako antzezle izan zen. Tarzanen filmetan Jane pertsonaia antzeztu izanak ospetsu egin zuen. Film nagusiak: Song o’my Heart (1930, Ene bihotzaren kantua), Tarzan the Ape Man (1932, Tarzan gizon tximua), Hideout (1934, Gordelekua), Tarzan and His Mate (1934, Tarzan eta bere laguna), David Copperfield (1935), The Big Clock (1947, Erloju handia), All I Desire (1953, Desiratzen dudan guztia).