Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

O’Kelly, Sean Thomas

Irlandar politikaria (Dublin, 1882 - Dublin, 1966). Kazetaria zen lanbidez. Arthur Griffith-ekin lan egin zuen eta harekin eta beste zenbait kiderekin Irlandako burujabetasunaren alde borrokatzen den Sinn Feinn alderdia sortu zuen. Kartzelara eraman eta deportatu egin zuten Bazko Asteleheneko (1916) matxinadaren ondoren. 1921ean Irlandak Ingalaterrarekin izenpeturiko akordioaren kontra agertu eta errepublikazaleekin elkartu zen. Fianna Fáil alderdia sortu zuen 1927an, De Valerarekin batera, eta alderdi horretako lehendakariorde izendatu zuten. 1932an hauteskundeetan garaipena lortu ondoren behin baino gehiagotan izan zuen ministro kargua, eta bi aldiz izan zen Irlandako errepublikako lehendakari (1945-52 eta 1952-59).