Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nodiak

iz. Zool. Monotremen ordenako takiglosido edo ekidnidoen familiako ugaztun mokoduna (Zaglosus edo Proechidna bruijnii). Gaztaina kolore iluna du ilea, sarri leuna, baina ile artean arantza batzuk ere izaten ditu, atzeko hanken eta buruaren inguruan, batez ere. Muturra moko egiturako luze biribila du. Ginea Berrian bizi da. Intsektuak janez elikatzen da.