Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nizon, Paul

Suitzar idazlea (Berna, 1929). Artearen historiaren doktoregoa egin zuen, baina eleberrigintzagatik da, batez ere, ezaguna. Bere eleberrietan gizarte burgesaren kritika egiten du, eta Suitzako artistek sorterrian arrakasta lortzeko dituzten zailtasunak salatzen ditu, besteak beste. Lanik aipagarrienen artean ditu: Im Hause enden die Geschichten (1971, Etxean bukatzen dira istorioak), Diskurs in der Enge (Diskurtsoa mehartasunean), Stolz (1975, Harrotasuna), Das Jahr der Liebe (1981, Maitasunaren urtea).