Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Niyazov, Saparmurad A

Turkmenistandar politikaria (Ashgabat, Turkmenistan, 1940). 1962an sartu zen Alderdi Komunistan. 1990ean Turkmenistango Sobiet Gorenaren lehendakari izendatu zuten. Sobietar Batasuna 1991n desegin eta Turkmenistanek independentzia lortu zuenean, Niyazov errepublika independenteko lehendakari egin zuten; 1992ko hauteskundeetan, garaipen erabatekoa izan zuen, botoen % 99,5 aldeko izan baitzuen. 1995. urtean berriro berretsi zuten bere karguan, 2000 arte.