Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Niven, David

Britainiar zinema antzezlea (Kirriemuir, 1909 - Château d’Oex, 1983). Jatorriz eskoziarra zen; Hollywood-en egin zuen lana. Gentleman irudia eman zuen beti. Raffles (1940, Zozketak) filmak egin zuen ospetsu. Abenturatako film ugari egin arren, komedietan eman zuen mailarik onena. Oscar saria eman zioten.