Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nitrilo

iz. Kim. Bere egituran -C ºnsaila (nitrilo saila) duen gai organikoa. Pelouze-k aurkitu zituen nitriloak 1834an. Azido karboxilikoen eratorriak dira. 14 karbono baino gutxiago dituzten nitriloak isurkariak dira, eta gehiago dituztena, likidoak. Uretan ez dira urtzen eta usain berezia dute. Amidak deshidratatuz eta metalen zianuroak alkilozko halogenuroekin erreakzionaraziz lortzen dira, besteak beste. Nitrilo garrantzitsuenen artean akrilonitriloa (H2C=CHC º H) eta azetonitriloa (CH3C º H) daude. Biak sukoiak dira eta polimeroen eta kopolimeroen ekoizpenean nahiko garrantzi handia dute, lehenengoak bereziki. Kautxu sintetiko bat (kautxu nitriloa) akrilonitriloaren eta butadienoaren kopolimerizazioz lortzen da. Konposatu nitrilodunak pozoitsuak dira gehienetan.