Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nitriko, oxido

Kim. Hales eta Priestley-ek 1772an aurkitu zuten gas koloregabea (NO). Giro tenperaturan aireko oxigenoarekin erreakzionatzen du nitrogeno dioxidoa (NO2) eratuz. Ez da sukoia eta nekez urtzen da uretan. Amoniakoa 500 °C-z gora katalisi bidez oxidatuz, ur disoluzioan dagoen azido nitroso deskonposatuz edo arku elektriko bidez nitrogenoa eta oxigenoa elkarrekin erreakzionaraziz lortzen da. Lurrunak pozoitsuak dira eta sumindu egiten dituzte ehunak eta mukosa ehunak.