Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nin, Joaquín

Kuban jaiotako espainiar musikagilea, pianista eta musikologoa (Habana, 1879 - Habana, 1949). Bartzelonan egin zituen ikasketak Vidiellarekin, eta geroago Parisen osatu zituen Moszkowski-rekin eta D´Indy-rekin. 1905-1908 urteetan Parisko Schola Cantorum-eko irakaslea izan zen. Denboraldiak egin zituen Bruselaan, Berlinen eta Parisen, eta azkenik jaioterrira itzuli zen. Gaur egungo idatz-moldean idatzi zituen espainiar barrokoko musikagileen lanak, Soler, Mateo, Albéniz, Freixanet, Gallés eta Anglés-enak bereziki, eta lan hauen interpretazioan espezializatu zen. Lan aipagarriak ditu: 20 canciones populares españolas (1923); 4 Cantos de España (1927), Rapsodia Ibérica (1930),10 villancicos españoles (1932) eta Canciones picarescas (1936).