Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nimoy, Leonard

Estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria (Boston, 1931). 1960ko hamarkadan ospetsu bihurtu zen Star Trek telesailean Mr. Spock pertsonaia egin zuenean. Antzerkian esperientzia zabala izan du. Hainbat urte eman zituen berak idatzitako Vincent: The Story of a Hero lanean Vincent van Gogh pertsonaia antzezten. Film batzuk zuzendu ere egin ditu: Three Men and a Baby (Hiru gizon eta haur bat), The Good Mother eta Funny About Love (Maitasuna barregarria da). Autobiografia bat ere idatzi du: I Am Not Spock (Ni ez naiz Spock).