Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Newby-Fraser, Paula

Zimbabwetar atleta (Harare, 1962). Triatloi probetan aritzen da gehienbat, eta munduko kirolari osoenen artean dago. 1985ean hasi zen triatloi probetan parte hartzen. Zazpitan irabazi ditu era horretako txapelketak (1986, 1988, 1989, 1991, 1992, 1993 eta 1994an). Hawaiko Ironman Txapelketan emakume batek triatloi proba batean inoiz lortu duen markarik onena egin zuen: 8 ordu, 55 minutu eta 28 segundo.