Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

New Jersey

Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatua; 20.295 km2 eta 7.617.000 biztanle. Dentsitatea: 360 biztanle/km2-ko; biztanle gehienak hirietan bizi dira. Hiriburua: Trenton. Beste hiri nagusiak: Camden, Elizabeth, Jersey City, Newark, Paterson, Atlantic City. Ibai nagusiak: Delaware, Hudson. Mugak: iparraldean, New York estatua; ekialdean, Ozeano Atlantikoa; hegoaldean, Delaware badia; hegoaldean, Pennsylvania. Ekonomia: nekazaritza (barazkiak, laboreak, fruituak); industriak garrantzi handia du (petrolio findegiak, kimika gaiak, automobilak, siderurgia, elikagaiak); turismoa kostaldean, Atlantic City inguruan batez ere.  v  Historia. 1664an Ingalaterrak beretu zuen; 1776an independentzia aldarrikatu zuen eta 1787an konstituzio federala onetsi zuen. XIX. mendean New Yorkeko eta Filadelfiako merkatuak hurbil izateak eta legeak enpresa handiei New Jerseyn inbertitzeko ematen zizkien erraztasunek areagotu zuten industrializazioa.