Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nernst, Walter Hermann

Alemaniar fisikaria (Briesen, 1864 - Ober-Zibelle, 1941). Kimika-fisika modernoaren sortzaileetako bat da. Kimikako Nobel saria eman zioten 1920. urtean, termodinamikaren hirugarren printzipioa azaltzeagatik. Lanpara goria sortu zuen, Volta-ren pilari buruzko teoria bat eman zuen eta erreakzio lastertasuna, gasen disoziazioa eta banaketa legea aztertu zituen.