Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Neruda, Jan

Txekiar idazlea (Praga, 1834 - Praga, 1891). Olerkia, ipuina, saiakera eta kazetaritza landu zituen. Familia behartsu batean jaioa zen; unibertsitateko ikasketak egin zituen eta maisu gisa lan egin zuen. 1862an Narodni listy-n, Pragan garai hartan zegoen egunkaririk garrantzitsuenean, hasi zen lanean, antzerki eta literatura kritikak idazten. Bere olerki liburuetan barrukotasun lirikoa eta abertzaletasun sutsua adierazi zituen; ipuin liburuetan langileen bizimodua deskribatu zuen eta gogor kritikatu zuen burgesia. Idazlan nagusiak: olerkiak: Knihy versu (1868, Olerki liburuak), Pisne kosmicke (1878, Kantu kosmikoak), Balady i romance (1883, Baladak eta erromantzeak), Zpevy patecni (1896, Ostiral santuko kantuak). Ipuinak: Trhani (1868, Burdinbideetako langileak), Povidky Malostranske (1878, Mala Stranako ipuinak), txekiar literaturako maisulanetako bat (liburu hau irakurri ondoren hautatu zuen Pablo Neruda idazleak bere goitizena).