Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nektanebo

Egiptoko XXX. dinastiako bi faraoien izena.  v  Nektanebo I.a. XXX. dinastiako lehen faraoia (K.a. 380 - K.a. 363). Thebnuteko printzea izan zen. Farnabazoren eta Ifikrateren mendeko oste persiar baten erasoa eragotzi zuen Deltan.  v  Nektanebo II.a. (K.a. 360 - K.a. 343). Agelasio espartarraren laguntzari eta matxinada bati esker eskuratu zuen aginpidea. K.a. 344. urtean Sidongo Tennesi lagundu zion Persiaren kontrako matxinadan. K.a. 343an persiarrek Egiptori eraso eta Artaxerxesek eskuratu zuen eta Nektanebok Nubiara ihes egin behar izan zuen.