Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nekropolis

iz. Antzinako hilerri handia, hilobi asko dituena eta lurpekoa edo lurgainekoa izan daitekeena.  v  Nekropolisak antzinatik erabili izan dira; Paleolitoko haitzuloen inguruan aurkitu dira zaharrenak. Historiaurrean etxe alboan edo etxe barnean izaten ziren batez ere, baina geroago hilerri gisa bereziki aukeratutako tokietan eraiki ziren nekropolisak, tenplu eta santutegien inguruan batez ere. Mediterraneo inguruko antzinako hirietan nekropolisak hiriz kanpo jarri ohi zituzten eta mendeetan zehar inguru berean jarritako hilerri txikiek osatuak ziren askotan. Egiptoko Nilo inguruko hirietan, berriz, nekropolisak hiriaren parean eraikitzen zituzten, ibaiaren beste ertzean, eta Erroman eta Grezian hiriaren kanpoaldean, bide bazterrean. Nekropolis aipagarrienak Gizeh, Erregeren Bailara eta Ur-ekoak dira.