Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Navarro Rubio, Mariano

Espainiar politikari eta abokatua (Burbaguena, Zaragoza, 1913 - Madril, 2001). Zuzenbide ikasketak egin zituen Zaragozako Unibertsitatean. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, nazionalisten taldearekin joan zen boluntario, eta hainbat domina eman zizkioten. Banco Popular Español erakundearen aholkulari izan zen, 1955ean Obra Publikoetako ministerioaren idazkariorde egin zuten arte. 1957an Haziendako ministro izendatu zuten, eta 1966an Espainiako Bankuko gobernadore. 1970ean kargua utzi behar izan zuen Matesa aferan nahastuta zegoelako susmopean. Politika utzi eta enpresa pribatuan aritu zen gero lanean. Hainbat liburu idatzi zituen: El capitalista plural, La corriente social eta Ser rey, besteak beste.