Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Munro, Hector Hugh

(«Saki» deitua). Britainiar idazlea (Akyab, Birmania, 1870 - Beaumont-Hamel, 1916). Kontakizun laburraren maisutzat hartua izan da. 1904an Reginald izeneko ipuin bilduma argitaratu zuen. Izua dute Sakiren ipuinek oinarri, baita umore beltza ere. Gizakiaren eta haurren ankertasuna nabarmen ageri dira haren lanetan. Borrokan ari zela hil zen Lehen Mundu Gerran, Frantzian. J. Mirandek euskaratu zituen haren ipuin batzuk. Munrorenak dira, besteak beste; The cronicles of Clovis (1912, Clovis-en kronikak) eta Beasts and super-beasts (1914, Piztiak eta superpiztiak) ipuin liburuak.