Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Munro, Alice

(Jaiotza izena, Alice Laidlaw). Kanadar idazlea, ingelesez idazten duena (Wingham, Ontario, 1931). Bi urtez ingelesa ikasi zuen Ontarioko Unibertsitatean. James Munrorekin ezkonduta, Vancouver-era joan zen bizitzera lehenbizi eta Victoriara ondoren. 1976an dibortziatu egin zen eta Clinton-en (Ontario) hartu zuen bizilekua. Kontakizun laburrak idatzi zituen zenbait aldizkaritarako eta irratirako, eta baita telebistarako testuak ere. Bere lanetako pertsonaiak objektibotasun eta zehaztasun handiarekin erakusten ditu, eta bere teknika errealista James Agee eta Eudora Welty estatubatuar idazleek eragina da. Argitaratu zuen lehenengo kontakizun liburua Dance of the happy shades (1968, Itzal zoriontsuen dantza) izan zen eta Governor General saria irabazi zuen. Ondoren idatzi zituen Something I´ve been meaning to tell you (1974, Kontatu nahi nizun zerbait), Who do you think you are? (1978, Zein uste duzu zarela?), The moons of Jupiter (1982, Jupiterren ilargiak).